modelo D eredua 2026-2027
Ehunka familiak jada eman dute pausua. Sartu eta eman zure seme-alabei etorkizun eleanitza.
Egin bidea euskaraz
D eredua: haur eleaniztun eta inklusiboak hezten, mundu anitz eta dinamiko baterako prest
Laster, zuen seme-alaben aurrematrikulazio epea zabalik egonen da, hurrengo urteetako hezkuntza-eredua nahiz ikastetxea aukeratzeko, eta, familiei helarazi nahi genizkizueke euskarazko hezkuntza eleaniztunak, D ereduak, dituen interesetako batzuk. Eredu honek haurrak inklusiboak izan daitezen hezten ditu, haien ezaugarri anitzak kontuan hartuz.
Hamarkadaz hamarkada sendotutako eredua da, etenik gabe berritzen eta ontzen dena gure seme-alabentzat egiten duen etorkizunerako bidaian.
D ereduak prestakuntza tekniko eta sozial eleanitza eskaintzen die zuen seme-alabei, euskararen, gaztelaniaren eta ingelesaren ikaskuntza bermatuz, tokiko eta kanpoko erronkei erantzun ahal izateko.
Elkarrekin hazten gara euskaraz
Erakundeek eta ikastetxeek eskolatzea baino lehenagotik laguntzen diete familiei, hizkuntzak integratzeko eta euskara ikasgelan eta ikasgelatik kanpo bizitzeko tailerrak eta baliabideak eskainiz
Hori guztia bertako kulturan murgilduz, gizarte hau osatzen dugunon jatorri ezberdinekin sentsibilizatuta dagoen hezkuntza-komunitate atsegina eta solidarioa sortuz.
Abantailez (gizarte-harremanak, enplegua...) betetako etorkizunerako bidaia honetan, gurasoek ikastetxearen beraren laguntzaz gain, erakundeen laguntza ere izanen dute. Izan ere, Euskara Zerbitzuaren bidez, baliabideak eskainiko dizkizuegu, hezkuntza-prozesuan hizkuntzak modu integratuan txertatzeko, baita eskolatik kanpo ere.
Laguntza horri eskolatu aurretik ematen zaio hasiera, hainbat baliabide eskainiz, hala nola tailerrak, hitzaldiak, material ludikoak eta familiei zuzendutako jarduera-eskaintza zabala.
Edonola ere, aukeratzen duzuen irakaskuntza ereduak itxaropen guztiak beteko dituelakoan, gai honi buruz behar duzuen informazioa eskatu ahal izanen duzue gertuen dagoen Euskara Zerbitzuan.
Nafarroako D ereduko ikastetxeen mapa
Hemen aurki dezakezu euskarazko murgiltze eredua eskaintzen duten ikastetxeen mapa eguneratu eta zehatza.